Georges Braque

GEORGES BRAQUE

Ekainak 13, 2014 - Irailak 21, 2014

EZAGUT EZAZU

Erakusketaren babeslea

Georges Braque
ERAKUSKETA

Georges Braque (1882-1963) XX. mendeko artista esanguratsuenetako bat da. Margolaria, grabatzailea eta eskultorea izan zen, eta arte modernoaren historiako bi une garrantzitsutan parte hartu zuen: Kubismoaren sorreran, Pablo Picasso eta Juan Grisekin batera, eta collage teknikaren asmakuntzan, papiers collés-ekin (“itsatsitako paperak”) esperimentatuz. Geroago, natura hilen eta paisaiaren metodoak arakatzean oinarritu zuen bere lana. Frantziako margolari moderno nagusia izan zen Braque, tradizio klasikoaren oinordeko, eta aldi berean, abangoardiaren ordezkari eta gerraondoko abstrakzioaren aitzindari. Artistaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira antolatutako atzera begirako bikain honek bere ibilbide artistikoaren fase guztiak biltzen ditu, Fauvismotik hasi —fauve gazteekin erakusketak egin zituen Salon des Indépendants-en (independenteen erakusketa), 1907an— eta amaierako obretaraino, tailerrei eta txoriei buruzko sail liluragarriekin gorenera iritsiz. Erakusketak, halaber, bere obraren fase esanguratsuenak bereziki azpimarratzen ditu, hala nola, Kubismoa, hogeiko hamarkadako kaneforen margolanak edo Nicolas de Staëlek hainbesteko miretsitako azken paisaiak.

Erakusketak 250 artelan inguru biltzen ditu, centre Georges Pompidou eta nazioarteko beste zenbait bilduma garrantzitsuren mailegu bikainei esker. Artelan horien artean maisulan paregabeak ikus daitezke, bai eta artistaren jarduera islatzen duen material dokumentala ere, esaterako, Pablo Picassorekiko elkarlana, bere artea eta musikaren harreman estua (arlo honetan Erik Satieren adiskidetasuna nabarmentzekoa da) eta Pierre Reverdy, Francis Ponge eta René Char poetekin, edo Carl Einstein eta Jean Paulhan garaiko ezinbesteko intelektualekin izandako konplizitatea. Erakusketa honek, azken batean, Georges Braque Kubismoaren maisu handiaren obra artearen historian merezi duen lekuan kokatzen du, eta artistaren lan zorrotza, geldiezina eta sakona berrezagutzeko aukera eskaintzen dio ikusleari.

Georges Braque
Nature morte à la nappe rouge, 1934
Olio-pintura mihise gainean
81 x 101 cm
Collection particulière
© Georges Braque, VEGAP, Bilbao, 2014
Argazkia © Laurens / Leiris SAS Paris

Georges Braque
GEORGES BRAQUE
Argenteuil-sur-Seine (Frantzia), 1882

1882 1882ko maiatzaren 13an jaio zen Argenteuil-sur-Seinen.
Haren aita, Charles Braque, horma-pinturako enpresa baten jabea zen.

1905 Parisko Arte Ederretako Akademian aritu zen, eta Léon Bonnat izan zuen irakasle.
Fauvismoa deskubritu zuen Udazkeneko Erakusketan, Matisse, Manguin, Derain, Vlaminck, Marque eta Camoinen margolanen bidez.

1906Havreko arte modernoaren elkartea sortu zen. Braquek, Othon Frieszek eta Raoul Dufyk pintura fauvisten urteroko erakusketetan parte hartu zuten 1909ra arte.
Ekainean, lehen artelan fauvistak egin zituen Anversen. Urrian, L’Estaquen egon zen lehen aldiz: “Frantzia hegoaldean asaldura sortzen zitzaidala sentitu nuen!”.

GEHIAGO JAKITEKO

Georges Braque
GEORGES BRAQUE
Argenteuil-sur-Seine (Frantzia), 1882

1882 1882ko maiatzaren 13an jaio zen Argenteuil-sur-Seinen. Haren aita, Charles Braque, horma-pinturako enpresa baten jabea zen.

1905 Parisko Arte Ederretako Akademian aritu zen, eta Léon Bonnat izan zuen irakasle.
Fauvismoa deskubritu zuen Udazkeneko Aretoan, Matisse, Manguin, Derain, Vlaminck, Marque eta Camoinen margolanen bidez.

1906 Havreko arte modernoaren elkartea sortu zen. Braquek, Othon Frieszek eta Raoul Dufyk pintura fauvisten urteroko erakusketetan parte hartu zuten 1909ra arte.
EEkainean, lehen artelan fauvistak egin zituen Anberesen. Urrian, L’Estaquen egon zen lehen aldiz: “Frantzia hegoaldean zoramena sortzen zitzaidala sentitu nuen!”.

1907 martxoak 20–apirilak 30: sei paisaia fauvista erakusgai jarri zituen Independenteen Erakusketan. Udazkenean, L’Estaque-n eta La Ciotat-en hainbat paisaia egin zituen, Cézannen estiloari jarraitzen ziotenak. Azaroaren amaieran, Bateau-Lavoir-en, Apollinairek Picasso aurkeztu zion.

1908 azaroak 8–9: Daniel-Henry Kahnweiler galerian, bakarkako lehen erakusketa, paisaia geometrizatuak, Kubismoaren hastapen ofiziala. Apollinairek idatzi zuen katalogoaren hitzaurrea.

1909 Uda sasoia La Roche-Guyonen, Mantes inguruan, Kubismo Analitikoaren lehen paisaiak.

1911 Txantiloiz pintatzeko teknika erabiliz, elementu tipografikoak sartu zituen lehen aldiz bere obra piktorikoan, artelanen zentzua aberasteko eta ulermena errazteko.

1912 Irailean, Sorguesen, lehen papier collé edo itsatsitako papera sortu zuen, Fruta-ontzia eta edalontzia (Compotier et verre). Elementu bitxi bat erantsi zion artelanari, kolorea eta forma bereizteko.

1913 Kubismo Sintetikoa sortu zen: Braquek margolanetan txertatu zuen itsatsitako paperekin ikasitakoa; pinturetan itsatsitako paperen materia eta zeinu tipografikoak imitatu zituen.

1914 Abuztuak 3: Lehen Mundu Gerra hasi zen. deklarazioa.
Braque soldadutzara deitu zuten. Azaroaren 14an bidali zuten frontera, Sommera.

1915 Maiatzak 11: zauri larriak jaso zituen Artoisen; 1916ra arte ez zuen ezer margotu.

1917 Pierre Reverdy-ren Nord-Sud aldizkariak “Pensées et réflexions sur la peinture” (“Pinturari buruzko pentsamenduak eta gogoetak”) argitaratu zituen.

1919 Martxoak 5–31: Léonce Rosenbergen L’Effort moderne galerian, bigarren bakarkako erakusketa, natura hilak. Erik Satierekiko adiskidetasunaren hasiera.

1922 Azaroak 1– abenduak 20: Udazkeneko Aretoan, Kaneforek bere inspirazio klasiko berria adierazi zuten.

1924-1925 Serguéi Diaghileven Ballet Errusiarrekin elkarlana (Les Fâcheux, Zéphire et Flore, eta Salade) Beaumonteko Kondearen Parisko gau-emanaldietan.
1924ko maiatzak 2–21: lehen erakusketa bere arte-merkatari berriaren, Paul Rosenbergen, egoitzan.

1925 Auguste Perretek Parisen, Montsouris parkearen alboan, eraikitako estudioa.

1926 Martxoak 23: Marcelle Laprérekin ezkondu zen, 1910az geroztik neska-laguna zuena.

1930 Paul Nelsonek Varengeville-sur-Mer-en eraikitako estudioa; handik aurrera urtearen zati bat han emango zuen Braquek.

1932 Hesiodoren Théogonie obra ilustratu zuen Ambroise Vollarden enkarguz. Inspirazio mitologikoa zuten margolan, grabatu eta eskulturez osatutako zikloa.

1933 apirilak 9–maiatzak 14: atzera begirakoa Basileako Kunsthallen. Carl Einsteinek idatzi zuen katalogoaren hitzaurrea. Bere lehen monografiaren egilea izan zen 1934an.

1939 Varengevillen jarri zen bizitzen gerra garaian. Eskulturako lehen saiakerak, zenbait vanitas soil eta sinboliko.

1943 1943 Jean Paulhanen Braque le Patron lanaren argitalpena.

1944 Billarrei buruzko zikloa hasi zuen, 1949an amaituz.

1946 “Bizirik dagoen planetako margolari onena" zela esan zuen Nicolas de Staëlek.

1947 1947 maiatzak 30–ekainak 30: Lehen erakusketa Aimé Maeghteren, bere azken arte-merkatariaren, galerian. René Char poeta ezagutu zuen.

1948 Veneziako XXIV. Bienalaren saria.

1949-1956 Lantegien saila.

1953 Txoriak margotu zituen Louvre Museoko Enrique II.a aretoko sabaian, areto etruskoa izenekoan.

1954 Txoriak saila hasi zuen, 1962an amaituz.

1955 Varengevilleko azken paisaien zikloa abiatu zuen.

1963 Abuztuak 31: Georges Braque Parisen hil zen. Estatu ohoreekin agurtu eta lurperatu zuten Varengeville-sur-Mer-eko hilerri txikian.

Man Ray
Georges Braque, 1922
Zilar gelatinazko kopia zuzenean belzteko paper gainean paper gainean itsasia
23,9 x 19,2 cm
45 x 38 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris
Eskuratzea, 1982

GEORGES BRAQUE
Argenteuil-sur-Seine (Frantzia), 1882

Notice: Undefined index: artist_bio in /expert/wwwvar/vhosts/guggenheim-bilbao.es/subdomains/core/httpdocs/classes/lang.class.php on line 315 artist_bio

Georges Braque
ARTELANAK

Georges Braque
L’Estaque-ko paisaia (Paysage de l’Estaque), 1906–1907
Olio-pintura mihise gainean, 50 x 61 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris. Ematea, 1986
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Philippe Migeat - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Fauvismoa
1906

Gehiago jakiteko

Parisko Arte Ederretako Akademian ikasi zuen eta, garai hartan, André Derain eta Henri Matisse artisten fauve artea ezagutu zuen, 1905ean Udazkeneko Erakusketan egindako aurkezpen ofizialean. Fauve (pizti) taldeko artistek —hitz horrekin bataiatu zituen Louis Vauxcelles kritikariak— naturak eragiten zizkien sentipenak kolore hutsaren bidez adieraztea zuten helburu. 1906an L’Estaquen eta 1907an La Ciotat-en egindako paisaiek Paul Cézannen lanarekiko interesa islatzen dute —zendu berria zen—, bai eta Fauvismoaren espazio-koloreak lantzeko joera ere.

Georges Braque
L’Estaque-ko zubibidea (Le Viaduc à l’Estaque), 1908ko hasiera
Olio-pintura mihise gainean, 72,5 x 59 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris. Ematea, 1984
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Georges Meguerditchian - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Kubismoa
1908

Gehiago jakiteko

11907an sortu zen Picasso gaztearen eta Georges Braqueren arteko adiskidetasuna, baina urte hori, bereziki, Kubismoaren hastapeneko urtea izan zen. Pinturaren munduan lengoaia erabat berria erabiltzen zuen Kubismoak, Paul Cézannek formari egindako berrikuntzak aitzindari zituela. Braqueren lanetan, Kubismoaren lehen aztarnek objektuen eta eremu piktorikoen zatikatze geometrikoa eta trinkoa adierazten dute, baita ikuspegi bakarrarekiko apurketa ere, ordura arte artean nagusi izandakoa. Horrela, objektuak ikuspegi anitzetatik eskaintzen zituen, berezko formak gordez.

Georges Braque
Pianoa eta mandora (Piano et mandore), 1909–1910eko negua
Olio-pintura mihise gainean, 91,7 x 42,8 cm
The Solomon R Guggenheim Museum, New York 54.1411
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Solomon R Guggenheim Museum

Aretoa
Kubismo Analitikoa
1909-1910

Gehiago jakiteko

1909 eta 1914 bitartean, Braquek eta Picassok, urratsez urrats, berebiziko iraultza estetikoa burutu zuten. Kubismoaren lehen fase honetan, “analitiko” izenez ezagutzen dena, bi artistok kolorea anekdotikotzat jo zutenez, murriztu egin zuten, , gris-beix eta berde argi-ilunak soilik erabiliz. Zatikatutako formak eta haien aurpegiak espazioaren continuumean desagertzen ziren, baina erabateko abstrakziorako urratsik eman gabe. Gaiak ahalik eta gehien trinkotu ziren, eta planoen eta horien ertzen kokapenaren bidez soilik iradokitzen zituzten.

Georges Braque
Gitarra (La Guitare), 1912
Ikatz-ziria, zur itxurako papera, paper gainean itsatsia, 70,2 x 60,7 cm
Bilduma pribatua
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014

Aretoa
Papiers collés
1912

Gehiago jakiteko

Kubismoaren garapenean, zenbait artelan bereziki aipatzekoak dira. Papier collés edo itsatsitako paperak Braquek 1912 eta 1914 bitartean, ustekabeko norabide aldaketa eginez, landutako berrogeita hamar pieza inguru dira. Horietan lehena 1912ko irailean sortu zuen Braquek Sorguesen, Avignon inguruko herrixka batean; aurrez, uda igaro zuen bertan Picassorekin. Itsatsitako paperek izaera berria eman zioten bere Kubismoari. Koloreak nagusitzen hasi ziren bere obretan, aurretik landutako materialak erabiliz, hala nola, margotutako papera eta egunkari-zatiak, eta Kubismo Sintetikoranzko joera markatu zuen.

Georges Braque
Gitarra eta edalontzia (Guitare et verre), 1917
Olio-pintura mihise gainean, 60,1 x 91,5 cm
Kröller-Müller Museum, Otterlo
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Coll. Kröller-Müller Museum, Otterlo

Aretoa
Kubismo Sintetikoa
1917

Gehiago jakiteko

Itsatsitako paperak egiten zituen bitartean, baita ostean, Braquek itsatsitako paperekin ikasitakoa sartu zuen bere lanetan eta Kubismoari forma ulergarriagoa eman zion; “sintetiko” gisa ezagutzen da kubismoaren garai hori. Plano luzatuez osatutako lauki-sare oktogonalarekin jarraitu zuen, baina itsatsitako paperak gogora ekartzen zituzten kolore uniformeak, trinkoak edo landuak erabili zituen, zenbait kasutan egurra imitatzen zituztenak. Picassok eta Braquek, halaber, material hareatsuak, bihurguneak eta xehetasun figuratiboak erabili zituzten garai hartan, Lehen Mundu Gerraren garaian. Gatazkak inflexio-puntu bat adierazi zuen Braqueren lanean. Braque hiltzat eman zuten 1915ean Neuville-Saint-Vaast-en eta, gaixondo luzearen ondoren, 1917ra arte ez zion berriz ere margotzeari heldu. Gerrak bere inguruan ere izan zituen ondorioak: Kahnweiler arte-merkatariak (alemaniarra jatorriz) Suitzara ihes egin behar izan zuen eta, beraz, ordutik aurrera, Léonce Rosenberg izan zen bere arte-merkataria. 1917an, haren lagun Picassok Europan zeharreko bidaia hasi zuen Ballet Errusiarrekin.

Georges Braque
Fruituak mahai-zapi gainean eta fruitu-ontzia (Fruits sur une nappe et compotier), 1925
Olio-pintura mihise gainean, 130,5 x 75 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris.
Artistari erositakoa, 1947
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Bertrand Prévost - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Natura hilak
1919-1929

Gehiago jakiteko

1919an, Léonce Rosenbergen l’Effort Moderne galerian egindako bigarren bakarkako erakusketan, natura hilen sail bat aurkeztu zuen Braquek eta horien inguruan lan egin zuen hurrengo hamarkadan zehar ere. Lan horiek Kubismo Sintetikoaren luzapena dira, kolore uniformeen konposizio nahasiei berriz ere helduz, baina oraingoan formatu luzatuetan hedatuz. Elementuak sarritan errepikatzen ziren obra horietan, hala nola, argimutilak, tximiniak edo frutaontziak —hainbeste miresten zuen Cézanne oroitarazten duen objektua—, eta forma, kolorea eta materia harmoniaz konbinatzen zituzten.

Georges Braque
Kaneforak (Canéphores), 1922
Olio-pintura mihise gainean, 180,5 x 73 cm bakoitza
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris.
Legatua: Baronne Eva Gourgaud baronesaren legatua, 1965
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Bertrand Prévost - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Biluziak eta Kaneforak
1922-1930

Gehiago jakiteko

1922an, garaiko artistak ezustean harrapatu zituen Braquek Udazkeneko Erakusketan Kaneforak (Canéphores) lanak aurkeztu zituenean. Emakumezkoen figura horiek, Antzinate klasikora eramaten gaituztenak, Jean Goujon-en Inozenteen Iturria klasizismo frantziarraren obra ospetsuko Ninfen antzekoak ziren. Braqueren figurak, horien tamainak eta kolore antiakademikoak aintzat hartuta, Kubismoaren azken garaikoak dira oraindik ere, eta hogeigarren hamarkadan Corot eta Chardinek liluratutako Braque “ordenara” eta arte figuratibora itzultzearen konplexutasuna islatzen dute.

1931n, Hesiodo (K.a. VII. mendea) poeta greziarraren Teogonia lana ilustratu zuen Braquek, Ambroise Vollard arte-merkatari, editore eta grabatu-zalearen enkarguz. Unibertsoaren sorrerari eta jainkoen jatorriari buruzko kontakizun hau Greziako mitologiaren testu nabarmenetako bat da. 1932 eta 1935 bitartean, hamasei akuaforteko sail bat egin zuen artistak, geroago, 1955ean, Maeghtek argitaratu zuena. Artelan hauek, garaiko figura mitologikoek eta natura hilek bezalaxe, estilo lerromakurra eta pertsonaien metamorfosirako aproposa dute.

Georges Braque
Emakumea paletarekin (Femme à la palette), 1936
Olio-pintura mihise gainean, 92,1 x 92,2 cm
Musée des Beaux-Arts, Lyon. Legatua: Jacqueline Delubac legatua, 1997
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia© RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda / Thierry Le Mage

Aretoa
Natura hilak, barrualdeak eta figurak
1932-1939

Gehiago jakiteko

Hogeita hamarreko hamarkadan inspirazio-iturri desberdinetatik edan zuen Braquek, eta, horrenbestez, aro honetako natura hilak gero eta dekoratiboagoak bilakatu ziren, formak, koloreak eta argia ezin hobeto integratuz. Konposizioetan arabesko landuak ageri dira eta forma organikoak estilizazio dekoratiboarekin konbinatzen dituzte. Barrualde bati lotutako saileko figurak, Emakumea paletarekin (1936) edo Bikotea (1937) obrak kasu, apaingarriz gainezka daude, eta silueta beltz eta despertsonalizatuak irudikatzen dituzte, pitxer greziarretako figura beltzak oinarri dituztenak. Poesiaren eta musikaren musak irudikatzen dituzte, Braqueren unibertso espirituala osatzen dutenak, eta aparteko sentsibilitatea adierazten dute.

Georges Braque
Arrain beltzak (Les Poissons noirs), 1942
Olio-pintura mihise gainean, 33 x 55 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris., Paris.
Artistaren dohaintza, 1947
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Philippe Migeat - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak, Billarrak
1941–1944

Gehiago jakiteko

Bigarren Mundu Gerra lehertu zenean, Varengeville-sur-Mer-en hartu zuen babes Braquek. Hain zuzen ere, artisten topaleku garrantzitsu izan zen hogeita hamarreko hamarkadan eta Paul Nelson arkitekto estatubatuarrak eraikitako estudioa zuen bertan Braquek. Geroago, nazien Okupazioaren eta Vichyko Gobernuaren garaian, Limousinen bizi izan zen denbora batez eta Tolosa inguruan gero; azkenik, Parisko tailerrean egon zen Okupazioa amaitu artean eta tarteka Varengevillera joan-etorriak egiten zituen. "Inguruan gertatzen zenarekiko oso sentikorra” zela aitortu zuen, eta, horrenbestez, artelan ilun eta minez beteak egin zituen garai hartan. Gurutze eta errosarioak alboan zeramatzaten garezurrak edo kristau ikonografiaren arrain tipikoak ziren gerraren zorigaitzaren aurrean egindako irudiak. Gizakien figura beltz eta fantasmagorikoen siluetek, atzetik begiratuta, artistak bere tailerrean astoaren aurrean dela sentitzen duen bakardadea eta malenkonia islatzen dituzte.

Georges Braque
Billarra (Le Billard), 1944
Olio-pintura eta harea mihise gainean, 130,5 x 195,5 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, Paris, 1946an artistari erosia,
© Georges Braque, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © MNAM - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Billarrak
1944-1949

Gehiago jakiteko

Gerraren ostean, billarren inguruko sailari esker, gogo handiz berreskuratu zituen Braquek ikus-eremu kubista eta eskala desberdinetan (homotezia) adierazitako eraldaketa geometrikoen jokoak. Obra hauetan ez da gizakien figurarik ageri eta mahai-tapizaren aurreko jokalariaren ikuspegi partzial anitzek betetzen dute hutsune hori, bai eta billarreko bolak mugiarazten dituzten indar irrazionalen adierazpenak ere.

Georges Braque
Taller IX (Atelier IX), 1952-1956
Olio-pintura mihise gainean
146 x 146 cm
Centre Pompidou, Musée national d’art moderne, París
Dación, 1982
© Georges Braque, VEGAP, Bilbao, 2014
Argazkia © Bertrand Prévost - Centre Pompidou, MNAM-CCI/Dist. RMN-GP

Aretoa
Lantegiak

Gehiago jakiteko

1949 eta 1964 artean nazioarteko aitorpena jaso zuen Braquek, ordurako zahartuta eta gaixorik zegoela. Hala ere, gai klasiko baten inguruko sail berri bati ekin zion Varengevilleko tailerrean: artisten lantegiei buruzkoa. Leku goxo eta itxi horiek margolariaren barrualdea adierazten dute, eta objektuak, benetakoak zein metaforikoak, ordura arte Braquek sortutako unibertsoaren adierazgarri dira eta azken gai bat bere obrara iristear dagoela erakusten dute: txorien gaia lantzen hasi zen Braque 1955ean Louvre Museoko areto etruskoaren sabaia dekoratzeko enkargua jaso zuenean. Txori urdin handiak margotu zituen bertan. Sail honetako pinturek adierazten dute gai enblematiko eta arketipiko honek garrantzi handia izan zuela Braqueren azken obran, baina, halaber, amaiera arte berritasunari zabalik egon zen artistaren bizitasuna uzten dute agerian. Hasiera batean figura eta materia oinarri hartuta landu arren, txoriak gero eta abstraktuago bilakatu ziren.

Georges Braque
Txori beltza eta txori zuria (L’Oiseau noir et l’oiseau blanc), 1960
Olio-pintura mihise gainean, 134 x 167,5 cm (artistak margotutako markoa barne)
Bilduma pribatua
© baimendutako erreprodukzioak, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Laurens / Leiris SAS Paris

Aretoa
Txoriak

Gehiago jakiteko

Txorien gaia 1955ean lantzen hasi zen, Louvre Museoko areto etruskoaren sabaia dekoratzeko enkargua jaso zuenean; Braquek txori urdin handiak margotu zituen bertan. Hasiera batean figura eta materia oinarri hartuta landu arren, txoriak gero eta abstraktuago bilakatu ziren, espazio magnetikoetan barrena higiarazten diren zeinu edo ideogrametan, edo planetekin harmonian flotatzen duten piktograma bilakatu arte.

Georges Braque
Koltza zelaiak (Les Champs de colza), 1956-1957
Olio-pintura mihise gainean, 37 x 81,5 cm (artistak margotutako markoa barne)
Bilduma pribatua
© baimendutako erreprodukzioak, VEGAP, Bilbo, 2014
Argazkia © Laurens / Leiris SAS Paris

Aretoa
Azken paisaiak
1922-1930

Gehiago jakiteko

Bizitzaren amaieran, Paris eta Varengeville artean bizi zela, paisaia sail bati ekin zion Braquek. Ikuspegi panoramiko zabaleko margolanak dira eta, ikusmena iristen den lekuraino, ikusten den gauza bakarra da: lurra zerua ukitzen, edo zerua eta itsasoa; batzuetan, ikur beltz batzuk (txoriak) edo ikur zuri batzuk (hodeiak) zeharkatzen dute zerua.. Braquek egindako azken lan hauetan, tailerra alboratu eta kanpoaldean jarri zuen begirada, Varengevilleko itsaslabarretan barrena dabilela erakusten duten argazkietan ikus daitekeenez. Gertaera piktorikoen eraikuntza, Braquek bere sinesbide bilakatu zuena, agerian geratzen da, pintura trinko eta zarakartsuz egindako bi zerrendaren bidez adierazita.

Georges Braque
Maketa «Les Fâcheux» balleterako (La maquette du ballet «Les Fâcheux»), 1923
Gouachea kartoi gainean
43,9 x 51 x 10,1 cm
Bilduma pribatua
© Georges Braque, VEGAP, Bilbao, 2014
Argazkia © Laurens / Leiris SAS Paris

Aretoa
Balletak

Gehiago jakiteko

Georges Braqueren obran zehar egindako ibilbide kronologiko honetan bereziki azpimarratzekoa da Braquek Ballet Errusiarrekin, Serguéi Diaghilevekin eta Léonide Massinerekin izandako harremana; horiekin batera lan egin zuten garaiko beste zenbait artistek ere. Lau obretan aritu zen Braque: Les Fâcheux (1924), Salade (1924), Zéphire et Flora (1925) eta Les Sylphides (19226). Obra horietako hiru eszenaratu zituzten Ballet Errusiarrek. Bestalde, Léonide Massinek Salade obraren koreografia egin zuen, bai eta La Cigale antzokian Etienne de Beaumont Kondeak antolatutako ongintzako ikuskizunean aurkeztu ere. Salade obran, jantziak eta eszenografia diseinatu zituen Braquek, eta horien artean, oihala ikus daiteke, Zéphire et Flore obraren jatorrizko zenbait jantzirekin batera.

Georges Braque
JARDUERAK


BRIGITTE LEALEN HITZALDIA: Georges Braque

Brigitte Lealek, erakusketaren komisarioak eta Musée national d’art moderne Centre Pompidou museoko zuzendariaren albokoak, erakusketaren eta artistaren lanen zirrikituen berri emango du.

Lekua eta ordua:
Entzungela, 18:30
Sarrerak:
Dohainik Dohainik (sarrerak nahitaez Museoaren txarteldegian jaso beharko dira.



PICASSO & BRAQUE GO TO THE MOVIES” DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA (sarrerak agortuta)

MMartin Scorsesek eta Robert Greenhutek ekoitzi eta Arne Glimcher arte-merkatari eta galeristak zuzendutako dokumentala da. XX. mende hasierako iraultza teknologikoek —abiazioa eta industria zinematografikoa, esaterako—, besteak beste, Georges Braqueren eta Pablo Picassoren sortze-corpusean izandako eragina azaltzen du. Nazioarteko artista ezagunek parte hartzen dute dokumental honetan, hala nola, Julian Schnabel, Chuck Close, Bernice Rose, Coosje Van Bruggen, Lucas Samaras, Adam Gopnik, Eric Fischl eta Martin Scorsese.

Lekua eta ordua:
Zero Espazioa, 19:00
Sarrerak:
Dohainik (sarrerak nahitaez Museoaren txarteldegian jaso beharko dira).



UDAKO TAILERRAK. SORMEN SAIOAK “EZAGUTU ITZAZU COLLAGEAREN SEKRETUAK

Helduei zuzendutako tailer honen abiapuntua George Braque eta hark sortutako papier collés edo itsatsitako paperak dira. Collagea, hala ere, “ebaki eta itsastea” baino zerbait gehiago dela erakutsiko da. Irudia lantzeko teknika hau aurrez aurre izaten dugu egunero komunikazioan, publizitatean, ikus-arteetan edo prentsan. Irudi eraginkor bat ezagutu eta eraikitzen lagunduko diguten trikimailuak jakinaraziko dira.

Lekua eta ordua:
Zero Espazioa, 10:30–12:30
Sarrerak:
Wwebgunearen bidez soilik: 30 € Museoaren Lagunak eta 36 € publiko orokorra. 8 pertsona gutxienez; 20 pertsona gehienez.

Georges Braque
BA AL ZENEKIEN ... ?

Georges Braque (Frantzia, 1882–1963) XX. mendearen lehen erdiko artearen artista esanguratsuetako bat izatearekin batera, Paris ideiak sortzeko epizentroa zeneko garai bikaina bizitzea egokitu zitzaion, eta arte modernoaren garapenean funtsezkoak izan ziren artista eta intelektual garrantzitsuekin hartu-emana izan zuen. Ezagutu itzazu bere ibilbidearen une garrantzitsuenak eta ezagututako pertsona eta lekuak, erakusketaren gune didaktikorako bereziki sortutako ikus-mapa honen bidez.

Georges Braque Diagrama